Aurreko astean hasi ziren alfabetatzeko ikastaroak gure Abayren Gaba Kemisako (Walmara) zentroan, batez ere emakume eta ume artzainei zuzenduak.

Gizarte zerbitzuek, apadrinamendu programaren barruan aukeratutako amekin hasi ziren, arrazoi desberdinengatik ahulenak eta behar gehiena dituztenak izateagatik.

Bestetik, ume artzainen lehenengo taldea hasi zen, eskola ordu normalizatuan abereak zaindu behar dituztelako joateko aukerarik ez duten umeekin. Programa, eskolan berandu hasi diren umeei ere zuzendua dago, ikastaro trinko batekin zuzenean 5. graduan sartzeko aukera izango dute eta horrela ez dute lehenengo kurtsotik hasi behar.

Ume hauen heziketarako sarbideaz gain programak saihesten  du ikastetxearen  klaseetan, ikasgela berean, adin oso desberdinetako umeak nahastuta egotea, dagokien adinean eskolatu diren umeak eta arrazoi desberdinengatik ezin izan dutenak.

Eskolak, formazio geletan emateko lanak amaitzen diren bitartean liburutegian ematen dira.

Programan Bacho Walmara ikastetxeko irakasleek eta Abayko pertsonalak parte hartzen du.

Lehengo egunean partehartzaileen artean material didaktikoa banatu zen. Pizgarriak  planteatu dira (opariak eta hurrengo ikasturteetarako parte hartzaile, seme-alaba edo anai-arrebentzat bekak) asistentzian lagun dezaketenak, arazo nagusia interesatu  askok etxeko lanak, nekazaritza edo abeltzaintza lan egiteko duten beharra baita.

 

038 

Argazkian,  gelakideak adierazpenak harreta handiz jarraituz ikus  ditzazkegu.

042

Eskolako zuzendaria alfabetatze  programa adierazten

028

Adugna, Abay zentroko arduraduna,  heldu eta haurren klaseak ematen hari da.

031

Helduak gauez joaten dira  ikastarora eta haurrak arratsalde-gaueko ordutegian.

Sin título

Lehenengo haur taldea harreta handiz joaten da Adugna ematen  hari den ikastaroan.

Proiektu honen parte, Hondarribiako udalaren  bitartez finantziatu dugu. Beraien konfidantza eskertzen dugu, Gaba Kemisako  herrialdean izango duen onuragatik.